Euskararen Foroa aurkeztu da Portalean

Euskararen Foroa aurkeztu da Portalean
2016/10/18 eta kitto!
Euskararen Foroa aurkeztu dute gaur arratsaldean, Portaleko areto nagusiak hartu duen ekitaldian. Euskara batzordeburu eta batzordekideak, Euskara teknikaria, planaren dinamizatzailea eta herriko erakunde eta elkarte askotako ordezkariak batu dira aurkezpenean. Udalbatzak onartu berri duen "Eibarko Hiria. Euskararen Plan Estrategikoa 2016-2025" izenekoari buruzko azalpenak emateko bilera izan da gaurkoa, baina aurrera begira foroak bilera gehiago egitea dago aurreikusita. Azaldu dutenez, "Euskararen Plan Estrategikoa aurrera eramateko, Udalak duen ardura alde batera laga gabe, ezinbestekoa da Eibarko herria osatzen duten herritarrek, elkarteek eta erakundeek konpromiso sendoa hartzea". Horretarako eraiki nahi da, hain zuzen ere, Euskararen Foroa: "Bertan, Eibarren aipatutako plan horrekin neurri batean edo bestean bat egiten duten maila desberdineko kideak bilduko dira, maila pertsonalean edota elkarte edo erakunde baten ordezkari gisa parte hartzeko".

img_4534