Euskararen Foroa aurkeztuko dute gaur Portalean

Euskararen Foroa aurkeztuko dute gaur Portalean
2016/10/18 eta kitto!
Gaur izango da Euskararen Foroa aurkezteko ekitaldia, 19:00etan Portalean (areto nagusian) eta han izango dira foroko kideak: Euskara batzordeburua eta batzordekideak, Euskara teknikaria, planaren dinamizatzailea eta erakunde eta elkarteen ordezkariak. Onartu berri duten "Eibarko Hiria. Euskararen Plan Estrategikoa 2016-2025" aurrera eramateko herritarren partehartzeak garrantzi handia duela uste dute eta, hori ahalbidetzeko asmoz eraiki nahi dute gaur aurkeztuko duten foro hori. Foroko kideei harrera egin eta gero, plana aurkeztuko dute eta, amaitzeko, luntxa eskainiko zaie bertaratuei.