Euskarazko piroporik onena aukeratzeko lehiaketa

Euskarazko piroporik onena aukeratzeko lehiaketa
2016/01/25 eta kitto!
Udal Euskaltegiak eta AEK-k, udalarekin elkarlanean, euskarazko piroporik onena aukeratzeko lehiaketa antolatu dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, "parte-hartzaile bakoitzak berak jaso edo bota nahiko lukeen piropoa aurkeztu beharko du (ez da piropo iraingarri, xenofobo, homofobo edota sexistarik onartuko), otsailaren 21erako. Lehiaketarako lanak euskaltegi bietan eta udal liburutegian jasoko dituzte eta, bestela, posta elektronikoz bidaltzeko aukera ere badago (euskaltegia@eibar.eus / eibar@aek.eus)".
Lehiaketara aurkezten diren piropoen artean bi hautatuko dituzte:  epaimahaiak originaltasunari begiratuta aukeratutakoak jasoko du sarietako bat (Coliseoko emanaldi baterako bi sarrera, Armagintza Museorako bi sarrera eta udalaren hainbat argitalpen) eta bestea, berriz, www.eibarko-euskara.com webgunean jendeak gehien bozkatzen duenarentzat izango da (botoa emateko epea martxoaren 6an itxiko dute). Bestalde, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako lehiaketara aurkeztutakoen adibideak ikusteko, bere webgunera sartu daiteke.