Euskeraz primeran! Factoring-ean

Euskeraz primeran! Factoring-ean
2016/07/20 eta kitto!
Gaur hasi den udako merkealdien azokan ere txokoa izango du Euskeraz primeran! kanpainak. Kanpaina horrek ostalari eta dendarien artean euskeraren erabilera handitzea du helburu, baina oraingoan, herritarren artean ere zabaldu nahi du gutxienez lehenengo hitza euskeraz egiteko konpromisoa. Horretarako prest daudenei intsignia banatuko diete Factoring-ean egongo diren ...etakitto!ko ordezkariek, eta horrekin batera, argazkia ere aterako zaie hala nahi dutenei. Horien artean Eibar Merkatalgune Irekiak emandako 100 euroko erosketa-txartela zozketatuko da ostiralean.

Euskeraz primeran! kanpainaren mahaia ondorengo egun eta orduetan izango da Factoring-ean:

Asteazkena: 11.00-13:00 eta 17:00-19:00

Osteguna: 11:00-13:00 eta 16:00-18:00

Ostirala: 10:30-12:30 (12:30etan zozketa)