FFP2 maskaren derrigortasunari buruzko eztabaida ireki da

FFP2 maskaren derrigortasunari buruzko eztabaida ireki da
2021/01/29 eta kitto!
Espainiako hainbat buruzagi autonomikok kezka azaldu dute asteazken honetan pandemiak aurrera egin duelako eta birusaren andui berriak gure herrialdean agertzeko aukera dagoelako.

Egoerari aurre egiteko proposatu dituzten irtenbideen artean, FFP2 musukoak espazio publikoetan erabiltzea derrigorrezkoa izatea dago, beste herrialde batzuetan egin den bezala.

Alemaniak, Frantziak eta Austriak duela gutxi adierazi dute FFP2ak derrigorrez erabili behar direla; izan ere, babes seguruagoa eskaintzen dute Covid-19aren eta beste edozein birusen aurrean, eta %92ko iragazketa-eraginkortasuna dute. Espainian dagoeneko sortu dira Pedro Sanchezen Gobernuari maskara horien derrigortasuna dekretatzeko eskatzen dioten lehen ahotsak.

Fernando Simón espainiar mediku epidemiologoaren ustez “zenbait egoeratan FFP2 musukoen erabilera onartzea zentzuzkoa izan daiteke". Honela gehitu du: “Babesa lortzeko, hainbat motatako maskarak edo konbinazioak erabil daitezke”.

Epidemiologoaren arabera, FFP3 maskara "eraginkorrena" da pertsona batek bere burua babestu nahi duenean. Adituaren esanetan, bi pertsona gela berean badaude eta biek maskara badaramate (FFP22 edo kirurgikoa), efektua biderkatu egiten da.