Foballa, eskubaloia, errugbia, saskibaloia, waterpoloa eta xakea kirol karteldegian

Foballa, eskubaloia, errugbia, saskibaloia, waterpoloa eta xakea kirol karteldegian
2018/01/26 eta kitto!
Eibarrek gaur Bilbon jokatuko duen partidutik aparte, asteburuko kirol karteldegiari dagokionez, FOBALLArekin jarraituta, emakumezkoen 2. Mailako taldeak Alaves hartuko du Unben domeka eguerdian, 2. B mailako Vitoria filialak Real Union hartuko du bihar eta, Erregional Gorengoen Mailan, Eibar Urkok Aretxabaletaren bisita jasoko du bihar ordu berean, 16:00etan. Harrobiari begira, jubeniletako Ohorezko Maila Nazionaleko eta kadeteetako Euskadiko Ligako taldeek Athletic bisitatuko dute asteburu honetan, talde nagusiari egokitu zaion moduan. Partidu zailak eibartarrentzat hiru kasuetan.
ESKUBALOIAn 1. Nazional Mailako Somos Eibar Eskubaloiak Usurbil hartuko du Ipurua kiroldegian bihar 19:00etan, Gipuzkoako 1. Mailan jokatzen duen Haritza bigarren taldeak Urnietarekin jokatu eta gero. Euskadiko Txapelketan jokatzen duen emakumezkoen Avia Eibar Eskubaloiak Aiala B bisitatuko du bihar arratsaldean.
ERRUGBIAn senior mailako bi talde nagusiak bisitari izango dira asteburuan, biak ere bihar arratsaldean: Ohorezko B Mailako Avia Eibar Rugbyk El Salvador B-ren aurka jokatuko Valladoliden eta emakumezkoen Euskal Ligakoak Logroñon bertako Marzola Riojaren kontra. Gizonezkoen bigarren taldeak La Unica B hartuko du Unben bihar 16:00etan.
SASKIBALOIAn 3. Mailako Katu Kalek igoera faseari ekingo dio bihar Ipurua kiroldegian, 18:15ean hasita, eta Aloña Mendi izango da aurkari.
WATERPOLOAn, Euskal Herriko 1. Mailako partiduetan, emakumezkoen taldeak Orbean jokatuko du eta gizonezkoena Getxora joango da. Emakumezkoen Urbat IKE CD Bilbao izango du bisitari gaur bertan, 21:0etan hasiko den neurketan. Gizonezkoen taldeak bihar 20:15ean hasiko du partidua Getxon.
Eta XAKEAn, ohikoa denez, bihar arratsaldean jokatuko diren partiduetan, 3. Mailan jokatzen duen Klub Deportiboko bigarren taldeak Goierri A hartuko du Deporren; 1. Mailako lehen taldea, bestalde, Elgoibarrera joango da Mekatar Elgoibari aurre egitera.