Foballean aritu diren andrei buruzko argazki erakusketa ikus daiteke Untzagan

Foballean aritu diren andrei buruzko argazki erakusketa ikus daiteke Untzagan
2019/12/20 eta kitto!
Eibarko emakumezkoen foballaren historiari buruzko argazki erakusketa antolatu du SD Eibar Fundazioak. Eguaztenean zabaldu zuten, Untzagako jubilatu etxean, eta urtarrilaren 4ra arte egongo da martxan. Astelehenetik barixakura bitartean, 19:15etik 21:30era joan daiteke ikustera eta zapatu eta domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara (baita abenduaren 24an eta 31n ere). Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.