"FruteriXia" lanak saria jaso du Beldur Barik Lehiaketan

"FruteriXia" lanak saria jaso du Beldur Barik Lehiaketan
2018/11/24 eta kitto!
Gaur Gasteizen egindako Beldur Barik Topaketan banatu dituzte aurtengo lehiaketako sariak eta horietako bat Eibarrera ekarri dute Jone Bengoa Urizar, Uxue Igarza Loyola eta Marta Marina Larrañagak, "FruteriXia" lanarekin "Ikusentzunezko ekoizpen onenari saria" irabazi dute eta, zorionak!

https://youtu.be/s-XmUy1kLc4