Gabonak bakarrik pasatu behar dituzten nagusientzat afariak antolatu dituzte

Gabonak bakarrik pasatu behar dituzten nagusientzat afariak antolatu dituzte
2019/12/17 eta kitto!
Gabonak bakarrik igaro behar dituzten nagusientzat afariak antolatu ditu Udaleko Nagusien zinegotzitzak abenduaren 24 eta 31rako, horrela jende gehiagorekin batera afaldu dezaten. Egun bietan afaria 20:00etan hasiko da, San Andres zaharren egoitzan eta parte hartzera animatzen direnak zuzenean oinez joan daitezke edo, bestela, euren etxeetan jasoko dituzte. Izena emateko Gizartekintzara joan (Portalea, 4. pisua) edo telefonoz deitu daiteke (943708440).