Galiziako Etxekoen eskutik Magosto jaia ospatuko da gaur eta bihar Urkizun

Galiziako Etxekoen eskutik Magosto jaia ospatuko da gaur eta bihar Urkizun
2017/11/04 eta kitto!
As Burgas Galiziako Etxekoek, urteroko martxan, Magosto jaia antolatu dute. Asteburu honetan ospatuko da jaia, zapatu arratsaldean eta domeka eguerdian. Gaur 18:30etik aurrera hasiko dira gaztaina erreak, txorizoa, salda eta edariak saltzen, Urkizuko parkean zabalduko duten txosnan eta domekan, berriz, gauza bera egingo dute, baina 11:30etik 14:30era bitartean (11:30etik 12:30era umeei doan emango dizkiete gaztainak). Beste batzuetan bezala, Os Galaicos Galiziako Etxeko taldekoek zuzeneko musikarekin girotuko dute jaia.