Galleta beldurgarri-gozoak egiten arratsalde polita pasa zuten familiek

Galleta beldurgarri-gozoak egiten arratsalde polita pasa zuten familiek
2021/10/27 eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, eta Gaba Beltzaren harira, galleta gozo bezain beldurgarriak egin zituzten martitzenean "Sukaldaritza familian" ekimenera hurbildu ziren familiek.  ...eta kitto!-ren egoitzan elkartu ziren hamar familia. Lehenengo eta behin, eskeletoak egin zituzten, hezur eta guzti; eta, ondoren, sorginaren atzamar beldurgarriak. Galletaz beteta eta errezeta gozoa paperean pozarren amaitu zuten saioa haur zein helduek. Ekimen hau Gurasoak Berbetan egitasmoaren barruan sartzen da, eta horrelakoak gurasoei programari buruzko informazioa bertatik bertara emateko aprobetxatzen dute ...eta kitto!-ko dinamizatzaileek.

Galletak M 1galletak 2 Mgalletak 4 M