Garagunekoek euren eskulanak saltzeko postua ipiniko dute gaur goizean Untzagan

Garagunekoek euren eskulanak saltzeko postua ipiniko dute gaur goizean Untzagan
2018/12/12 eta kitto!
Goienetxe Fundazioaren Garagunekoek gaur goizean postua ipiniko dute Untzagan, Guridi tabernaren aldamenean, euren eskulanak erakutsi eta saltzeko. Goizeko 10:30etik 13:00ak bitartean edukiko dituzte salgai urtean zehar Garaguneko erabiltzaileek egin dituzten eskulanak, tartean gabonetako apaingarri ugari.