Gasteizko Waska jatetxeak irabazi du 'Bacalaos Alkorta' Pintxo Lehiaketaren III. edizioa

Gasteizko Waska jatetxeak irabazi du 'Bacalaos Alkorta' Pintxo Lehiaketaren III. edizioa
2019/11/18 eta kitto!
Atzo eguerdian jokatu zen udaletxeko patioan, 'Bacalaos Alkorta' Pintxoen Lehiaketaren III. edizioan Gasteizko Waska jatetxeak eraman zuen lehen saria, baita “Bakailao trataera onenaren saria” ere, “Club Ranero” bakailaoaren errezetan oinarritutako pintxoarekin eta, horrekin batera, Eibarko Baratze Gourmetek ere beste bi sari jaso zituen.

Eibarko Udalak, "Bacalaos Alkorta" enpresak eta Mireia Alonso Perez gastronomoak antolatutako lehiaketan sukaldariek jendearen aurrean prestatu zituzten lehiaketarako pintxoak (ARGAZKI ALBUMA GURE MEDIATEKAN IKUSGAI DAUKAZUE) eta 2019an honako txapelketa hauetan garaile izan diren establezimenduek hartu zuten parte: Hondarribiko "Gran Sol" (Gipuzkoako txapelduna), Ermuko "Kiska" (Bizkaiko txapelduna), Gasteizeko "Waska jatetxea" (Arabako txapelduna), "Baserri Berri" (Nafarroako txapelduna), "Getari" (Iparraldeko txapelduna), Irungo "Danako" (Euskal Herriko txapelduna), "Viento sur" (Elgoibarko txapelduna), "Giroa" (Ermuko txapelduna) eta "Baratze Gourmet" (Eibarko txapelduna). Epaimahai ofiziala, berriz, Ramon Roteta, Josu Mugerza (Elgoibarko Belaustegi jatetxea), Juan Carlos Ayerbe Goitia, Iñigo Kortabitarte (Durangoko Kobika jatetxea), Mitxel Suarez Suso (Borda Berri Araba jatetxea) eta Mireia Alonso sukaldariek osatu zuten. Lehiaketak, bestalde, Solera Eibarresa, Meka-Hotel, Esther Galarza, Igartza, Comercial Zabala, Gamarrako Ostalaritza Eskola, Debabarrena Gazta eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa Institutua bezalakoen laguntza izan du.