Gaur 20:30ean izango da "Dantza" filmaren aurkezpena eta estreineko emanaldia Coliseoan

Gaur 20:30ean izango da "Dantza" filmaren aurkezpena eta estreineko emanaldia Coliseoan
2018/12/26 eta kitto!
Donostiako Zinemaldiaren sekzio ofizialean eskaini ondoren, egunotan estreinatzen da zine aretoetan Telmo Esnal-ek zuzendu duen Dantza (2018) filma. Eibarren gaur, 20:30ean izango da aurkezpena eta estreineko emanaldia, Coliseo antzokian. Telmo Esnal zuzendariarekin batera pelikularen ekoizpenean parte hartu dutenetako batzuk izango dira aurkezpenean, hala nola Juan Antonio Urbeltz koreografoa, Marian Fernandez ekoizlea, eta pelikulan parte hartu duten Kezka dantza taldeko dantzariak ere. Sarrerak internet bidez erosteko hemen klikatu. Gaurko aurkezpen eta estreinaldia egin eta gero, ondoko egunetan, abenduak 28an (barixakua), 29an (zapatua) eta 30ean (domeka) eskainiko filma Eibarren, Coliseoan.

dantza kartel