Gaur arratsaldean, 18:30ean hasiko da Gabonetako argiak pizteko ekitaldia

Gaur arratsaldean, 18:30ean hasiko da Gabonetako argiak pizteko ekitaldia
2019/11/28 eta kitto!
Gabonetako argien piztuera ekitaldia egingo dute gaur 18:30ean Eibarko Bizikleta Plazan. Ekitaldian, bertan ipini duten 6 metroko arbola ere piztuko dute eta bertan Eibar foball taldeko jokalari batzuk, Takashi Inui (lehen mailako mutilen taldea), Tomo Matsuwaka (lehen mailako nesken taldea), Javier Garcia (Genuine Liga) eta Ander Romarate (Foball Inklusiboa) egongo dira, nahi dutenekin argazkiak egiteko. Argiak piztu eta, jarraian, DJ batek girotuko duen jaialdia eta txokolate-jana hasiko dira. Ekitaldia Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatu du, Eibarko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta SD Eibar Fundazioaren laguntzarekin.