Gaur arte jasoko ditugu #sagardoetakitto Instagram lehiaketarako argazkiak

Gaur arte jasoko ditugu #sagardoetakitto Instagram lehiaketarako argazkiak
2018/10/08 eta kitto!
Ederto pasatu genuen zapatuan, Sagardo Egunean, eta seguru zuetariko askok, sagardoaz gozatzeaz gain, argazki ederrak egin zenituztela, ezta? Ba gogoratu aurten ere argazki lehiaketa antolatu dugula eta gaur dela zuen argazkiak gurekin partekatzeko azken eguna. Argazki batzuk jaso ditugu honezgero, baina oraindik lehiaketan parte hartzeko aukera badago:

1-  @gaztekitto Instagram kontuaren jarraitzaile izan.

2-  Eibarko Sagardo egunean ateratako argazkiak igo Instagramera, #sagardoetakitto traola erabiliz.

3-  @gaztekitto etiketatu.

Argazki originalenaren egileak 13 sagardotegietako botila bana jasoko du. Animatu eta azkar ibili, azken eguna da eta!

sagardoetakitto00sagardoetakitto01sagardoetakitto02sagardoetakitto03sagardoetakitto04sagardoetakitto05sagardoetakitto06sagardoetakitto08sagardoetakitto09sagardoetakitto10sagardoetakitto11sagardoetakitto12sagardoetakitto13sagardoetakitto14sagardoetakitto15sagardoetakitto16