Gaur egin dute Aldatze ikastetxeko eusLiderren talde argazkia

Gaur egin dute Aldatze ikastetxeko eusLiderren talde argazkia
2018/11/07 eta kitto!
AEK-Ahize hizkuntza zerbitzuak, Eibarko Udalak, AKEBAI plataformak eta ikastetxeek  elkarlanean DBH-ko 3. mailako ikasleekin lantzen ari diren eusLider egitasmoaren baitan, gaur goizean Aldatze ikastetxeko neska-mutilek egin dute talde argazkia ikastetxeko patioan. Egitasmo honekin gazteen hizkuntza ohituretan eragin nahi  dute,  euskara gehiago erabiltzera animatzeko asmoz. Eibarko BHIko lau ikastetxeetan (Aldatzen, Itzion, La Sallen eta Ignazio Zuloaga institutuan) DBH 3. mailako ikasle guztiak, 250 bat ikasle ari dira parte hartzen.  Aste honetan Itzioko, Ignazio Zuloaga institutuko eta Aldatzeko eusLiderrak ipini dira kamera parean eta martitzenean, berriz, La Salle ikastetxekoen txanda izango da.