Gaur egingo da Kezka Dantza Taldearen emanaldia

0    Berriak 
ETA KITTO
Gaur egingo da Kezka Dantza Taldearen emanaldia
ETA KITTO 2021, Eka 10

Dantzari eguna dela eta, gaur arratsaldean egingo da Kezka Dantza Taldearen emanaldia Coliseo antzokian 19:00etan. Eibarko Klub Deportiboak eta Kezka Dantza Taldeak antolatutako ikuskizuna zuzenean ikusi ahalko da esteka honetan.

Hauxe da emanaldiaren programaketa:

-2005-06 Arrateko ezpata-dantza
-2015-16 Txulalai eta polka-pik
-2010 Gipuzkoako zinta dantza
-2014 San petrike eta zapatagin
-2011 Sarian zun zun
-2012-13 Sorgin-dantza eta Oilo-itsua
-2007-08 Cortes
-2008-09 Dantzari-dantza
-Kzk-tp Gipuzkoako uztai-txiki

Edozein zalantza izanez gero, Kezka Dantza Taldearen webguneko foroan idatzi daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »