Gaur egingo da "Kirola, elikadura eta bizitza aktiboa" izenburua duen mahai-ingurua Portalean

Gaur egingo da "Kirola, elikadura eta bizitza aktiboa" izenburua duen mahai-ingurua Portalean
2021/02/25 eta kitto!
Gaur, hilak 25,  ‘Kirola, elikadura eta bizitza aktiboa’ izenburua duen mahai-ingurua egingo da, 17:30ean, Portalean.

Odei Jainaga jabalina jaurtitzailea, Zaloa Otaduy nutrizionista eta Josetxo Varela kirol-teknikaria arituko dira hizketaldian, eta Laura Mongelos Minbiziaren Aurkako Elkarteko prebentzio-psikologoa izango da moderatzailea. Hitzaldira joan ahal izateko, esteka honen bitartez eman beharko da izena.

Astearekin amaitzeko, bihar, 18:00etan, ‘Aulki hutsak’ dokumentalaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia egingo da.