Gaur eguerdian aurkeztuko dituzte Amañako Jaiak

Gaur eguerdian aurkeztuko dituzte Amañako Jaiak
2017/06/30 eta kitto!
Amañako Jai Batzordeak 2017ko jai-egitarauaren aurkezpena egingo du gaur, ostirala, Amañako Laboral Kutxako bulegoan, 13.30ean hasita. Miguel de los Toyos (Eibarko alkatea) eta Carlos Barrenetxea (Amañako Laboral Kutxako zuzendaria) egongo diren aurkezpen horretan izango dira baita omenaldia jasoko duten beste hainbat lagun ere. Jarraian lunch-a izango da. Aurten, bestalde, jaietako txupinazoaren aurretik izango da jaiegun bat, bihar larunbatekoa hain zuzen. Uztailaren 1eko egitaraua 19:00etan hasiko da, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots munduko pailazo onenen ikuskizunarekin. Jarraian, txokolate-jana izango da ume guztientzat 20:30ean. Eta ordubete geroago, 21:30ean, ogitartekoak eta pintxoak saltzen hasiko dira txosnan eta, aldi berean, The Original DJ Guass 80-k berbena eskainiko du, gaueko 00:30ak arte luzatuko dena.