Gaur eman zaio hasiera MAKE IN! programaren bigarren edizioari

Gaur eman zaio hasiera MAKE IN! programaren bigarren edizioari
2023/04/24 eta kitto!
Aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, asko izan dira Debegesak sustatutako MAKE IN! programaren bigarren edizio honetan parte hartzeko interesa erakutsi duten startup-ak. Azkenik, lau startup hautatu dira Debabarreneko azelerazio industrialeko programan parte hartzeko: IRBIS Power Systems, Swearit, KOOM, eta DNAK. Horiek guztiak industriari lotutako enpresa-ekimenak dira, eta gutxieneko produktu bideragarria edo eraikitzen ari dena dute.

Gaur, apirilaren 24an, hasi da programa online saio batekin. Prozesuan zehar, parte-hartzaileek aholkularitza-saioak izango dituzte lehen mailako aholkulariekin, baita eskualdeko enpresetara bisitak ere, industria-lehiakortasuna hobetzeko eta hautatutako startupekin lankidetza posibleak sortzeko. Saio horietan hainbat ezagutza-eremu landuko dira, bai modalitate presentzialean, eta baita telematikoan ere.

Bileretan aholkularitza-saioak jasotzeaz gain, finantziazio alternatiboari buruzko txostenen ziklo baten murgilduko dira parte-hartzaileak, eta, horrez gain, prozesuan lagunduko dien mentore bat izango dute. Programak BPTD elkartearen lankidetza du, start up-ek ekainaren 2an egingo den batzarrean parte hartuz. Era berean, parte-hartzaileek sarbidea izango dute bezero potentzialetara, talentura, laborategi espezializatuetara, lan-espazioetara, prestakuntza eta ekitaldietara, inbertsoreetara eta finantzaketara.

Hautatutako Startupak
IRBIS Power Systems energia modu iraunkorrean sortzen eta ekonomia zirkularrean laguntzen duten teknologia berritzaileetan oinarritutako produktuak garatzea helburu duen proiektua da. Ekimen hau iazko “HELDU ekintzailetza” programako partaideetako bat izan zen, non ideia edota negozio-lerro berriak balioztatu eta aztertu ziren.

SWEARIT markek kontsumitzailearen aurrean duten sinesgarritasuna hobetzen laguntzen duen plataforma da. Produktu baten trazabilitatea azalduz gardentasuna sustatzen du plataforma honek, Blockchain teknologiarekin babestutako ebidentziak (argazkiak, bideoak, dokumentuak, etab.) emanez.

KOOM TRANSMISSION TECHNOLOGY proiektu berritzaile bat garatzeko, fabrikatzeko eta merkaturatzeko sortutako enpresa da. Proiektu horren bidez, makinentzako transmisioen bilduma oso bat egiten da, balio teknologiko ertain/handia duena eta poleen zein uhalen sistemak elementu nagusi gisa ulertzen dituena.

DNAK ziklismoa eta indoor entrenamendua ulertzeko modua aldatzeko gai den kontzeptu berri bat bilatzen duen ekimena da. Ziklismo indoorraren simulazioa eboluzionatzeko helburuan oinarritzen da, murgiltze errealagoak eta hain kaltegarriak ez diren sistemen merkatuaren beharrak asetzeko