Gaur ere ez da koronabirus kasu berririk atzema Debabarrenean

0    Berriak 
ETA KITTO
Gaur ere ez da koronabirus kasu berririk atzema Debabarrenean
ETA KITTO 2020, Mai 26

Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenean jasotzen denez, ospitaletako okupazioak beheranzko joeran jarraitzen du eta horrela atzo baino lagun bat gutxiago dago Debabarrenako ospitaletan ingresatuta: 3 daude Mendarokoan (atzo baino bat gutxiago) eta 12 Eibarkoan (atzo bezala).

Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera ez da koronabirus kasu berririk atzeman Debabarrenean. PCR bitartez EAEn atzemandako kasu berriak 6 izan dira eta denak ema dira Bizkaian (2 Bilbon eta bana Barakaldo, Leioa, Santurtzi eta Sestaon).

Gaur 100.000 biztanleko inzidentzia tasa ere argitaratu da eta honela banatzen da Debabarrenan herriz herri:

TASA BIZTANLEKO WEB

Inzidentzia tasa honek agerian lagatzen du kopuru absolutoen eman dezaketen okerreko argazkia.

Eibarren 212 kasu atzeman badira ere inzidentzia tasa 100.000 biztalenko Ermuan baino txikiagoa da eta Mendaro zein Mallabian 4 kasu eman badira ere, Mallabiako inzidentzia tasa Mendarokoaren ia bikoitza da.

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »