Gaur ere ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren

0    Berriak 
ETA KITTO
Gaur ere ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren
ETA KITTO 2020, Eka 08

Osasun Sailak argitaratu berri dituen txosten epidemologoki eta asistentzialen arabera EAEn PCR bidez atzeman diren kasu berriak 8 izan dira. Horietatik 1 Gasteizen, 5 Bilbon eta bana Erandio eta Sestaon.

Gipuzkoan ez da kasu berririk atzeman.

Hala ere, 1,19an kokatzen da oinarrizko birsorkuntza tasa, beraz datu kezkagarria da (1etik gora birusa birsortzen jarraitzen duela adierazten du eta 1etik behera kontrolpean dagoela).

Txosten asistentzialak (ospitalen gaineko egoerari buruzko datuak jasotzen dituena) ez duĀ aldaketarik jasotzen Debabarrenako ospitalei dagokionean. Beraz Mendaroko Ospitalean lagun ba jarraitzen du ingresatuta eta Eibarkoan 6.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »