Gaur ireki dute NAN eta pasaportea tramitatzeko bulegoa Eibarren

Gaur ireki dute NAN eta pasaportea tramitatzeko bulegoa Eibarren
2018/01/11 eta kitto!
Atzo, eguaztena, prentsaren aurrean aurkezpena egin ostean, gaur ireki dute NAN eta pasaportea tramitatzeko bulegoa Eibarren. Udaletxeko beheko solairuan dago kokatuta eta 060 telefono zenbakira deituta edo internet bidez, www.citapreviadnie.es helbidean eskatu daiteke hitzordua. Bulegoaren ordutegia 08:00etatik 14:00etara izango da astelehenetik barixakura.

Agiri bien inguruko informazio guztia, bestalde, www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/dni helbidean eskuratu daiteke.