Gaur Somos Eibar Eskubaloiak Barakaldon jokatuko du atzeratutako partidua

Gaur Somos Eibar Eskubaloiak Barakaldon jokatuko du atzeratutako partidua
2018/01/31 eta kitto!
Partidu hori Lasesarre kiroldegian jokatuko da, arratsaldeko 20:00etan hasita, eta bere sasoian atzeratu egin zen aurreko jardunaldi bateko neurketa da. Eibartarrak bizkaitarren aurretik daude sailkapenean: hain justu, 10. eta 11. postuetan daude, bizkaitarrak puntu bakarrera. Gaur egun Trapagaran aurretik badute ere, Barakaldo izan da historikoki Bizkaiko talde indartsuena, eta Arrateren sasoian askotan neurtu zituzten indarrak elkarrekin.