Gaurtik aurrera bi erakusketa berri hartuko ditu Portaleak

Gaurtik aurrera bi erakusketa berri hartuko ditu Portaleak
2018/01/12 eta kitto!
Urte berriarekin batera, erakusketa bi zabalduko dituzte gaur arratsaldean Portalean. Batetik “Norosur o) (o” izenburukoan, Miguel Angel Pedroza Ochoaren eskulturak bildu dituzte. Mexikon 1986an jaiotako artistaren eta Euskal Herriaren arteko harremana 2012-2013 ikasturtean sortu zen, arteari lotutako masterra EHUn ikasten hasi zenean eta gaur zabalduko duen erakusketarako Fondo Nacional para la Cultura y las Artes erakunde mexikarraren babesa jaso du.

erakusketa norosur

Eta bestetik, “Señales del ruido” izenburukoan, Florencio Alonso Sevillaren lanak ipini dituzte ikusgai: argazkilaritza digitaletik abiatuta, artistak irudiei desfokuratzearen distortsioa edo zarata txertatu die eta emaitza egunerokotasunean ikusten dugun errealitatearen itxuraldaketa moduko bat da. Erakusketa biak aldi berean ikusteko aukera egongo da, otsailaren 4ra arte, ohiko ordutegian (martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era).