12-17 urteko gazteentzat "EibarREC 2021" ikus-entzunezko lehiaketa antolatu dute

12-17 urteko gazteentzat "EibarREC 2021" ikus-entzunezko lehiaketa antolatu dute
2021/02/22 eta kitto!
Datorren asteburuan egingo dute EIBARREC 2021 LEHIAKETA Indianokua gaztelekuan (Muzategi 3, Eibar), Udalak eta Indianokua gaztelekuak antolatuta. 12-17 urteko gazteek har dezakete parte, asteburuan bertan ikus-entzunezko labur bat grabatuta. Grabazioa nola egin azaldu eta horretan laguntzeko, zapatuan 17:00etatik 21:00etara eta domekan 17:00etatik 20:30era formazioa eta laguntza emango diete: “Bi egunetako edozeinetan etorri daitezke, ordutegi horretan. Bideorik onenak DEMAS.A. Euskarazko Ikus-Entzunezko Rallien Lehiaketako finalean parte hartuko du. Lan guztiak Eibarko Film Laburren Jaialdian inskribatu ahalko dira, eta sari lokala lortzeko aukera izango dute”.