Begirale titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroan izena emateko epea zabalik

Begirale titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroan izena emateko epea zabalik
2012/07/05 00:00
eta kitto!

Titulazio ofiziala lortzeko begirale ikastaro intentsiboa emango dute Urtxintxa Eskolakoek irailaren 29tik aurrera Eibarren, barixakuetan 16.00etatik 20.00etara eta zapatuetan 09.00etatik 14.00etara eta 15.00etatik 18.00etara: 18 urtetik gorakoek eman dezakete izena, irailaren 11ra arte, www.urtxintxa.org webgunean edo 943270033 / 943708435 telefono zenbakietara deituta. Matrikulak 500 euro balio du (aterpeko asteburuak barne) eta ikastaroan parte hartzeko izena ematen dutenek 200 ordu teoriko eta praktiketako 120 ordu bete beharko dituzte.