Donostiako Akuarium-era irteera antolatu dute Lehen Hezkuntzako ikasleentzat

Donostiako Akuarium-era irteera antolatu dute Lehen Hezkuntzako ikasleentzat
2012/04/10 eta kitto!

Maiatzak 11 eta 12rako Donostiako Akuarium-era bisitan joateko irteera antolatu dute L.H-ko 5. eta 6. mailako nerabeentzat: Akuarium-a bisitatzeaz gain, irteeran parte hartzen dutenek bertan lo egiteko aukera ere izango dute. Izen-ematea apirilaren 24tik 29ra bitartean egingo da, Indianokua gaztelekuan, 18.00etatik 20.00etara (kuota 30 eurokoa izango da). Izena ematen dutenak aurreikusita dituzten tokiak baino gehiago badira, zozketa egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek. Bestalde, nahi izanez gero izena binaka emateko aukera eskainiko dute. Irteerari buruzko informazioa ezagutzera emateko bilera, berriz, maiatzak 8an egingo da, 17.30etan Portalean (3. solairuan).