Donostiako akuariumean gaua emateko irteera

Donostiako akuariumean gaua emateko irteera
2013/04/22 eta kitto!

Gaztetan Udaberrian 2013 programari jarraituta, DLH-ko 5. eta 6. mailako ikasleek Donostiako akuariumean gau bat arrainekin batera lotan emateko aukera izango dute. Programaren arduradunek prestatu duten plana, gainera, biribila da: maiatzaren 17an (barixakua) Donostiara joateko trena arratsaldean hartu eta gaua akuariumean arrainen artean lo egiten igaroko dute gazteek. Hurrengo egunean, berriz, Errealaren Museoa ikusi eta Zarautzen bazkaldu eta gero, etxera bueltatuko dira. Txangoak 30 euro balio du eta izen-ematea bihar (martitzena, hilak 23) zabaldu eta domekan (hilaren 28an) itxiko dute. Joan nahi dutenek Indianokua gaztelekuan eman dezakete izena, 18.00etatik 20.00etara. Bilera informatiboa maiatzaren 7an 17.30etan egingo da Indianokua gaztelekuan. Bestalde, eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago jaso ezkero, zozketa egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek.