Julen Ortega eibartarrak Mister Euskadi titulurako lehian hartuko du parte gaur gauean

Julen Ortega eibartarrak Mister Euskadi titulurako lehian hartuko du parte gaur gauean
ETA KITTO 2019, Mai 10

Euskadiko mutil guapoenaren tituluarekin etxera bueltatzeko esperantzarekin lehiatuko da Julen Ortega 18 urteko eibartarra gaur iluntzean, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan 21:00etan hasiko den Mister Euskadi galan. Mister Eibar tituluaren jabe den gaztearekin batera, Mister Turismo Spain Galan Euskadi ordezkatu nahi duten beste mister batzuk hartuko dute parte gaurko ekitaldian. Hain zuzen ere, Durango, Abadiño, Sopela, Santutxu, San Adrian, Rekalde, Portugalete, Laudio, Bastida, Irun, Indautxu, Getxo, Bilboko Alde Zaharra, Bermeo, Basurto, Basauri, Abando Artaza, Arrigorriaga, Alonsotegi eta Algortako ordezkariek. Horien artetik hiru aukeratuko dituzte lehiaketako arduradunek, azaroan egingo den galan Euskadi ordezkatzera joateko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »