Gazte-Chef eta perkusio afrikarra apirilean Indianokua gaztelekuan

Gazte-Chef eta perkusio afrikarra apirilean Indianokua gaztelekuan
2016/04/13 eta kitto!
Hilabete honetan hainbat ekintza burutuko dira Indianokuan.

Alde batetik Gazte Txef III. Txapelketa burutuko da  3 asteburutan zehar.  3-4 pertsonako taldeak osatu beharko dituzte parte hartu nahi duten gazteek.  Froga barixakuan edo zapatuan burutuko den, parte hartzaileen erabakia izango da. Froga bakoitza desberdina izango da eta sukaldean duten trebetasuna erakutsi beharko dute.

Izena emateko azken eguna, Apirilaren 17a  da, animatu!

Bestalde, hilaren 30eanPerkusio Afrikarra ikasteko aukera egongo da. Ordu t'erdiko tailerra izango da eta doakoa. Indianokuan bertan burutuko da 18:00etan.  Dauden plazak baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da. Parte hartu nahi dutenak, Apirilaren 17a baino lehen gaztelekutik pasatu beharko dira. Gerturatu!!

_MG_0512