Gaztetxea egitarau publikorik gabe egongo da azken hilabetean gertatutako lapurreten ondorioz

Gaztetxea egitarau publikorik gabe egongo da azken hilabetean gertatutako lapurreten ondorioz
2022/10/05 07:56
eta kitto!
Eibarko Gaztetxeak bere Instagrameko kontuan jakitera eman duenez, “azken hilabete honetan lapurretak egon dira gaztetxean eta, hainbat gauzen artean, kableatu guztia eraman dute, eraikin osoa argiteriarik gabe geratuz”. Horregatik, gaztetxea denbora batez egitarau publikori gabe egongo da, baina asanbladak (astelehenetan 18:00etan) eta auzolanak egingo dituzte.

Gaztetxeak herriko “gazte eta ez hain gazte, asanblada-kide ohiak, herriko eragileak eta inguruko eragile eta asanbladak” auzolana egitera animatu nahi ditu, eta mota guztietako babesa “bihotzez” eskertuko dutela diote kideek: “auzolanetan, materiala erostera laguntzen, elektrizitate eta igeltserotzako azalpenak ematen edo asanbladara ideiak ekartzen”.