Indianokua gaztelekua martxa betean

Indianokua gaztelekua martxa betean
2012/09/25 eta kitto!

Aurreko asteaz geroztik, ohiko martxari heldu diote Indianokua gaztelekuan. 12-17 urte bitarteko nerabeentzat aisialdirako hainbat aukera eskaintzen dituen Muzategi kaleko zentrua honako ordutegian egongo da zabalik aurrerantzean: martitzenetik eguenera, 18.00etatik 20.00etara; barixakuetan, 16.30etatik 21.00etara; zapatuetan, 17.00etatik 21.00etara; eta domeketan, 17.00etatik 20.30etara; eta astelehenetan atseden hartuko dute eta, beraz, itxita egongo da.