Nerabeentzako argazki-kontakizun lehiaketa antolatu du Udalak

Nerabeentzako argazki-kontakizun lehiaketa antolatu du Udalak
2020/10/23 eta kitto!
Udalak nerabeentzako argazki-kontakizun lehiaketa antolatu du. Gaia, gaur egun nerabeek Eibar nola ikusten duten da eta Eibarren eskolatuta dauden adingabeek (2003ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoek) har dezakete parte. Izena emateko epea gaur hasi eta hilaren 28ra artekoa da eta interneten, https://www.eibar.eus/fotorelato helbidean eman beharko dute izena parte-hartzaileek. Bestalde, lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da urriaren 30ean 18:00etatik 20:00etara Indianokua gaztelekuan egingo den euskarazko komunikazio tailerrean parte hartzea. Irabazleak 150 euroko balioa duen bonua jasoko du, Eibarko Dendarien Elkartearen dendetan gastatzeko.