Gehiengo sindikalak protesta egunerako deia egin du biharko

Gehiengo sindikalak protesta egunerako deia egin du biharko
2020/03/26 eta kitto!
Protesta egunera deitu du gehiengo sindikalak biharko, “Haserre gaude” goiburupean. Protesta Etxalde, Hiru, ESK, Steilas, ELA eta LAB sindikatuek deitu dute, “osasuna, enplegua eta lan baldintzen defentsan”. Aldarrikapenak, berriz, ezinbestekoak ez diren lanak etetea eta beharrezkoak direnak osasun bermeekin egitea dira, besteak beste.

irazabalSindikatuak koronabirusaren krisiari ematen ari zaion erantzunarekin oso kritiko azaldu dira eta interes ekonomikoak osasunaren gainetik jartzea leporatu diete agintari eta enpresariei. Horregatik, sindikatuak “haserre” daudela azaldu dute eta bihar protesta egitera deitu dituzte beharginak eta herritarrak: “Bakoitzak dituen baliabideekin: lan etenak, argazkiak, burrunbak...”.