Germinatuak sukaldean erabiltzen ikasi dute Illunabarrian programak eskainitako saioan

Germinatuak sukaldean erabiltzen ikasi dute Illunabarrian programak eskainitako saioan
2020/12/18 eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak germinatuak edo kimuak sukaldean nola erabili ikasteko saioa antolatu zuen Illunabarrian programaren barruan joan den eguenean. Talde polita elkartu zen Ortutik Ahora elkarteko Sergioren azalpenak entzutera. Besteak beste, kimu mota ezberdinei buruz jardun zuten, zeintzuk diren jangarriak eta zeintzuk ez, nola landatu eta zaindu ditzakegun kimuak etxean, nola erabil ditzakegun sukaldean eta zein propietate dituzten... Amaieran, gainera, ikasitakoa praktikan jarri eta pintxo gozoa egin zuten. Saio honekin amaitu du ...eta kitto!-k Illunabarrian egitasmoaren urtea. Urtarriletik aurrera etorriko dira saio gehiago.

GerminatuakGerminatuak3