Getxon, Bilbon eta Hondarribian saldu dira Tripontziak-en zenbaki saridunak

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Getxon, Bilbon eta Hondarribian saldu dira Tripontziak-en zenbaki saridunak
ETA KITTO 2019, Urt 21

Gaur goizean egin dute Tripontziaren zozketa, Beasainen, notarioaren aurrean eta zenbaki sariduna 22873 izan da. Getxon banatu den zenbaki horren Gipuzkoa serieak jaso du saririk handiena, 60.000 euro. Zenbaki horren gainerako serieen jabeek 2.000 euro jasoko dituzte. Bigarren zenbaki sariduna ere Bizkaian, Bilbon saldu da: bigarren saria 21013 zenbakiari egokitu zaio eta serie bakoitzak 1.500 euro jasoko ditu. Eta hirugarren zenbaki sariduna 16692 da eta Hondarribian saldu dute. 1.000 euro jasoko ditu zenbaki horren serie bakoitzak. Gure Esku Dago-k otsailaren 21ean banatuko ditu sariak. Bestalde, aurtengo Tripontzian bildutako dirua Elkarrekin-Together film dokumentala finantzatzera bideratuko dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »