GI-3950 errepidea Ixua eta Etxeberria bitartean itxi dute, lurjausiarengatik

GI-3950 errepidea Ixua eta Etxeberria bitartean itxi dute, lurjausiarengatik
2016/02/28 22:33
eta kitto!
Azken egunetako euriak eraginda gaur arratsaldean lurjausia gertatu da GI-3950 errepidean, Ixua eta Etxeberria bitartean eta, errepidea garbitu arte, trafikoarentzat itxi behar izan dute. Trafiko gertakarien inguruko informazio eguneratua begiratzeko sartu Trafikoa.net helbidean.
Euskalmet-en arabera bihar giro hotza izango dugu eta elur-kota 600-800 metrora egongo da, baina eguerditik aurrera eguraldiak atertzera egingo du.