Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko Graduazio Ekitaldia egin zuten atzo

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko Graduazio Ekitaldia egin zuten atzo
2018/10/11 eta kitto!
Atzo arratsaldean, Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2017/2018 ikasturtean Eibarren titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia egin zen. Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 4. promozioko 65 titulatuei diplomak eman zizkieten ekitaldian. Atzo titulua jaso zuten ikasleen %40ak baino gehiagok mugikortasun programetan parte hartu du, eta %60ak baino gehiagok praktikak egin ditu 35 enpresa eta erakunde desberdinetan.

Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea, Xabier Ostolaza, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria eta Oihana Aristondo, Eibarko ataleko koordinatzailea izan ziren ekitaldiaren buru.