Giro ederra Auzokoak elkartekoek Gureak lantegikoentzat antolatutako bazkarian

Giro ederra Auzokoak elkartekoek Gureak lantegikoentzat antolatutako bazkarian
2017/01/16 eta kitto!
Urteroko moduan, aurten ere Auzokoak Urkizuko elkarte gastronomikoen elkarteak (Edozer, Dorrepe, Jaiki, Urkusu-Gain, Erdibana, Denon Sahatsa eta Bekuak) Gureak tailerreko beharginentzat bazkaria antolatu dute. Aurreko zapatuan izan zen bazkaria, Erdibana elkartean, eta ondoren dantzaldia eta oparien zozketa egin zituzten. Ederto pasatu zuten eguna gonbidatuek zein dena prestatzen ibili ziren boluntarioek. Argazkiak ikusteko sartu gure mediatekan.