Giro ederrean ospatzen ari dira San Isidro eguna Arraten

Giro ederrean ospatzen ari dira San Isidro eguna Arraten
2017/05/15 eta kitto!
Eguraldi ederra lagun dutela, Eibar eta inguruko baserritarrek San Isidro eguna ospatzen ari dira Arraten. Eguna mezarekin hasi dute eta, hori amaituta, eguerdian ekin diote txakolina, gazta eta aire librean hazitako basatxerri ezaugarria duten txerrikien dastaketari. Ondoren hiru aizkolari bikoteren arteko San Isidroetako XV. Aizkolari txapelketa jokatzen hasi dira eta, tarteka, harrijasotzaileeak eta Xanta Sousak txingekin erakustaldia egin dute. Kantabrian bazkalduko dute baserritarrek eta, eguna agurtzeko, arratsaldean idi-demak jokatuko dira probalekuan. EGUERDIKO ARGAZKIEKIN OSATUTAKO BILDUMA MEDIATEKAN IKUSGAI DAUKAZUE.