1.750 kilo lenteja jaso dira Eibarren errefuxiatuentzat

1.750 kilo lenteja jaso dira Eibarren errefuxiatuentzat
2019/04/16 eta kitto!
Eibartarrek bat egin dute Lesbosen (Grezia) dauden errefuxiatuentzat egin den janari bilketarekin, eta 1.750 kilo lenteja jaso dira Eibarren eta 1.750 kilo arroz Ermuan. Ekimenaren bultzatzaileen iritziz “kanpaina arrakastatsua” izan da, herritarren, elkarteen eta erakundeek eskuzabaltasuna agerian geratu delarik. Izan ere, antolatzaileek 1.000 kilo lenteja jasotzeko helburua zuten eta euren aurreikuspenak gainditu egin dira. Gainera, konpresak, umeendako pardelak eta zapi-umelak ere jaso dira. Zaporeak elkartearen bitartez bidaliko dira lentejak Lesbosera.