10 positibo berri Eibarren, 27 Debabarrena eskualdean

10 positibo berri Eibarren, 27 Debabarrena eskualdean
2021/01/20 eta kitto!
Atzo 10 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 6 gehiago,  eta intzidentzia-tasak apurtxo bat egin du gora, 349,42an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan 7 kasu atzeman dituzte azken orduetan, Elgoibarren bost, Mutrikun lau, eta Mendaron bakarra. Beraz, guztira 27 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan, aurreko egunean baino 13 gehiago. Deba eremu gorritik atera da. Beraz, une honetan gure eskualdeko herriak eremu arriskutsutik kanpo daude.  EAE mailan, berriz, Araban Agurain dago eremu gorrian; Bizkaian: Zornotza, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Gernika, Lekeitio, Markina eta Muskiz; eta Gipuzkoan: Andoain, Azpeitia, Beasain, Orio, Pasaia, Tolosa, Villabona eta Zumaia.

Atzo, 13.774 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta horietatik 1.046 positiboak izan ziren. Beraz, %7,6an dago positiboen portzentaia..

Lurraldeen arabera: 110 Araban, 616 Bizkaian, 298 Gipuzkoan eta 22 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 83 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 97 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urtarrilaren 11tik 17ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 62 hildako egon direla.