10 positibo eskualdean, azken egunean

10 positibo eskualdean, azken egunean
2021/02/18 eta kitto!
COVID-19aren inguruko azken datuen arabera, atzo lau positibo atzeman zituzten Eibarren (aurreko egunean baino bat gutxiago). Intzidentzia-tasa 342,14an dago une honetan.

Eskuladeko beste herriei dagokioenez, Elgoibarren ere 4 kasu detektatu dituzte (eremu gorrian jarraitzen dute, 814,56ko intzidentziarekin) eta 2 lagunek eman dute positibo Ermuan (262,19). Beste herrietan ez da positibo berririk zenbatu. Guztira, beraz, 10 positibo Debabarrenean, atzo baina 9 gutxiago.

404,05ko intzidentzia-tasa metatua dauka EAEk (367,04 Araban, 446,37 Bizkaian eta 336,04 Gipuzkoan)

Atzo, 11.343 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 563 positiboak izan ziren. Beraz, dexente jaitsi da positiboen ehunekoa: %5ak eman du emaitza positiboa COVID-19 detektatzeko EAEn egindako probetan.

Lurraldeen arabera: 81 Araban, 341 Bizkaian, 133 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 68 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 153 pertsona ZIUn daude.