108 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

108 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/11/25 12:05
eta kitto!
Azken hiru egunetan 108 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 997,31koa da orain.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 25 kasu berri atzeman dituzte (824,02); Elgoibarren 13 (727,90), Mendaron 10 (1323,88), Mutrikun (545,73) eta Mallabian 8 (1680,67), Deban 6 (256,74) eta Soraluzen 4 (176,14). Beraz, azken lau egunetan 182 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.004 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 374,64koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,29ekoa. Bestalde, 179 lagun ospitaleratu dituzte eta 36 dira ZIUn daude.