11 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 575,09ra igo da

11 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 575,09ra igo da
2021/02/03 eta kitto!
Atzo 11 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat gehiago; eta intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du 575,09an kokatuz. Ondorioz, Eibarrek eremu gorrian jarraitzen du.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren 11 positibo berri atzeman zituzten (1204,51). Beste herrietan ez zen positibo berririk egon, ezta Ermuan ere, eta eremu gorritik irten dira han, intzidentzia-tasa 499,41ean dutelako. Beraz, guztira 22 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan.

Atzo, 16.592 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 1.057 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 163 Araban, 553 Bizkaian, 333 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 98 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 155 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urtarrilaren 25etik 31ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 85 hildako egon direla.