Belaunaldi arteko etxebizitza komunitariei buruzko hitzaldia bihar, Bilgunean

Belaunaldi arteko etxebizitza komunitariei buruzko hitzaldia bihar, Bilgunean
2023/04/18 eta kitto!
Bihar (apirilak 19), 18:00etan, Eibarko Bilgunean (Bista Eder 2), ohiko zaintza eredutik harago salto egin duen proiektua ezagutzeko aukera egongo da: Txirikorda. Usurbilgo udaleko kide batek herrian aurrera eraman dituzten belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioei buruz egingo du berba. Usurbilen abiatu duten proiektu berritzaileaak bi helburu nagusiri erantzun nahi die:
- Gazteentzako emantzipazio beharra.
- Adineko pertsonentzako etxebizitza eta bizikidetza eredu berrien beharra.

Txirikordatik diotenez “gaur egungo etxebizitzen ereduak eta beren prezioek ez diete erantzuten jendartearen beharrei, eta horren aurrean beharrezkoa da eredu berriak diseinatu eta inplementatzea, besteak beste, izaera publiko-komunitarioa izango duten etxebizitzak sustatuz”.