14 urteko kartzela zigorra ezarri diote eibartar bati ilobei sexu erasoak egiteagatik

14 urteko kartzela zigorra ezarri diote eibartar bati ilobei sexu erasoak egiteagatik
2023/02/09 13:55
eta kitto!
3 eta 12 urte zituzten ilobei sexu erasoak egin zien eibartarrari 14 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak. Erasotzaileak, gainera, gertatutakoa kontatzen bazuten, eskopeta batekin mehatxatzen zituen ilobak, Noticias de Gipuzkoa hedabideak azaldu duenez.

Auzitegiak 16 urtez azpikoei sexu erasoak egiteagatik zigortu du gizonezkoa, eta baita beste sexu-abusu batengatik ere. Ostera, beste delitu batzuengatik absolbitu egin du, preskribatu egin direlako.

Epailearen erabakiak dioenez, zigortuak sarritan egiten zuen bat ilobekin euren aitxitxa eta amamaren etxean, bertan bizi izan baitzen 2003. urtera arte. Horrela, testuak dioenez, eurekin bakarrik geratzen zenean egiten zituen abusuak. Gainera, adin txikikoei pornografia erakusten zien.