14 urtetik beherako haurrak hasi dira kalera irtetzen

14 urtetik beherako haurrak hasi dira kalera irtetzen
2020/04/26 eta kitto!


Sei astetako etxealdia eta gero,  haurrak gaur hasi dira kalera irtetzen. Espainiako Gobernuko BOE aldizkari ofizialak kaleratu duenaren arabera, 14 urtetik beherakoak  hartuko dituzte umetzat. 14 urtetik 18 urtera arteko adingabeek helduen arauei jarrituz jokatu beharko dute. Gehienez hiru ume atera ahalko dira kalera zaintzaile batekin. Zaintzaileak ez du zertan izan euren etxekidea, baina kasu horretan tutoreen baimen idatzia beharko du.

Egunean behin irten ahal izango dira kalera, etxetik kilometro batera urrutienez, eta ordubetez, 09:00etatik 21:00etara. Tarte horretan, paseatu edo jolasean ibili ahal izango dira, jolas parkeetara sartu barik, baina etxetik jostailuak ateratzen lagako diete. Hala ere, segurtasun tartea zaindu beharko dute: ahal izanez gero bi metrokoa, eta, ezin baldin bada, gutxienez metro batekoa. Gainera, eskuak sarritan garbitu beharko dituzte eta ezin izango dituzte beste umeen jostailuak ikutu.


haurra kalean

pasiatzen



 

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001